VIETNAM-GO GERRA

IDENTIFIKAZIOA:

-Mapa hau, Vietnam-en kokatzen da, Bigarren Mundu Gerra bukatzean, 1946. urtean hain zuzen ere.

-Mapa honen identifikazioari dagokionez, gezi gorriz Ho Chin Minhon ibilbidea azaltzen da, gezi horiz Iparvietnamitarren erasoa, gezi berdez Estatubatuarren erasoa, ikur horiz sobietarren hegakin basea, ikur zuriz estatubatuarren hegazkin basea, eta itsasuntzi urdin batez estatubatuarren itsas basea.

IRUZKINA;

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Bi superpotentziek, hau da, sobietarrek eta estatubatuarrek sortu zuten etengabeko tentsio dinamikari deitu zitzaion Gerra Hotza; 1945. urtean hasi eta 1975. urtera arte iraun zuen, eta hiru fasetan banatu zen; lehenengoari tentsio gorenekoa deitu zitzaion, bigarrenari bakezko bizikidetasunaren garaia, eta hirugarren eta azkenari, Gerra Hotza berriz indartua izan zen.

Bigarren fase honetan, hau da, bakezko bizikidetasunaren garaian izan ziren gatazka nagusiak, Vietnam-go gerra eta Kubako misilen krisia izan ziren. Dena dela, mapa honetan, Vietnam-go gerra azaltzen da. Vietnam-go gerra izan zen gerra hotzeko gatazkarik luzeena eta gatazkatsuena. Bigarren Mundu Gerran, Japoniarrek Indotxina okupatu zuten, eta Vietnam-go mugimendu komunistak Errepublika aldarrikatu zuen. Bestalde, armada britaniarrak hegoaldea okupatu, eta frantsesen esku utzi zuen. Indotxinako gerra ere gerra hotzeko gatazka bilakatu zen. 54an Frantziako armada garaitu eta Indotxinako penintsula osoak independentzia eskuratu zuen. Bestalde, 54an Frantziako interes ekonomikoak zaindu behar zirela erabaki zuen Genevako itunak.

Vietnam-go gerraren arrazoiak Estatu Batueri dagozkio. Estatu Batuek ez zuten Vietanam-en erregimen komunistarik onartzen, eta ondorioz, esku hartze estrategiari ekin zioeten. Lehen urratsa, estatubatuarren aldeko gizon katoliko bat gobernuburu ipintzea izan zen, eta Genevako itunari uko egitea, beraz, Hegoaldeko Vietnam-go Errepublika sortu zen.

Estatu Batuarren esku hartzea gogorra izan zen, baina Washingtonen gerra ez zegoela militarki irabazterik jabetzen hasi ziren, eta ondorioz, etatubatuarrek estrategia aldatu behar izan zuten; soldadu kopurua murriztu… 1973ko Vietnami buruzko biltzarrean, estatubatuarren esku hartze militarraren amaiera onartu zen.

Mapa hau beraz, Vietnami buruzkoa da, eta bertan, gezi gorriz Ho Chi Minhen ibilbidea azaltzen da, gezi horiz Iparvietnamdarren erasoa, gezi berdez estatubatuarren erasoa, ikur horiz sobietarren hegazkin basea, ikur zuriz estatubatuarren hegazkin basea eta azkenik itsasuntzi urdin batez estatubatuarren itsas basea.

Comentarios (2) »

Dejar un comentario »

BIGARREN MUNDU GERRA

IDENTIFIKAZIOA:

-Mapa hau, Afrikako iparraldean, Europan eta Asiako zati batean kokatzen da 1939 eta 1945 urteen bitartean.

-Gezi horiz, Alemaniaren erasoaldiak azaltzen dira, gezi berdez aliatuen erasoaldiak, eta lerro gorriz, fronteal azaltzen dira.

IRUZKINA:

Lehen Mundu Gerra bukatu zenean, galtzaileen eta irabazleen artean itun bat sinatu zen, Versaillesko ituna, non Alemaniari oso zigor gogorrak ezartzen zitzaizkion. Alemania ez zegoen ados, baina galtzailea zen heinean onartu egin behar izan zuen.

1925. urtean, Locarnoko ituna sinatu zuten Alemaniak, Belgikak eta Frantziak, non hainbat konpromiso hartzen zituzten. Bestalde, 1927 an Briand-Kellong ituna ere sinatu zen, eta bertan, indarkeria erabiltzeari uko egiten zitzaion. Bi itun hauek, bakearen aldeko itunak izan ziren. Baina 1929ko crack-aren ondorioz, muturreko ideologiek indarra haru zuten, eta horrekin baiatu zen Hitler.

Bigarren Mundu Gerra 1939.urtean hasi zen, Alemaniak eta Errusiak akordio bat egin zuten Polonia inbaditzeko, Alemaniak mendebaldea inbadituz eta Errusiak ekialdea inbadituz. Poloniaren erdialdean, eta Frantzia eta Alemaniaren mugan, fronteak ezarri zituzten 1939.urtean, baita Finlandian ere. 1940.urtean, Afrikako iparraldean fronteak ezarri zituzten. 1941.urtean, Afrikako iparraldean jarraitzen zuen fronteak, eta Alemanen erasoaldiak Yugoslavian eta Afrikako iparraldean egin zituzten. Finlandian, Afrikako iparraldean eta Errusian fronteak kokatzen ziren. 1941 eta 1942. urteen bitarten, Errusian zeuden fronteak, gero eta barnerago joaten hasi ziren. Bestalde, 42.urtean, aliatuen erasoaldiak ere jasan ziren, Errusian eta baita Afrikako iparraldean ere. 1943. urtean, Italiako hegoaldean fronte bat zegoen, eta Errusiako fronteak ere bere horretan jarraitzen zuen. Beste alde batetik, Alemaniaren erasoaldiak, Errusian izan ziren, eta aliatuek ere Italia erasotu zuten hegoaldetik, hau da, frontea zegoen tokitik. 1944. urtean, Errusiako fronteak kanpoalderutz egin zuen, eta Italiakoak iparralderutz. Aliatuek, urte horretan, Danimarka erasotu zuten, eta baita Frantzia ere. Errusiaz eta Italiaz gain, Frantzian ere fronteak ezarri zituzten. 1945. urtean bukatu zen Bigarren Mundu Gerra, fronte guztiak Alemania inguratzen zutelarik.

Gerra bukatu zenean, honek utzitako hondamendia handia izan zen; 55 milioi lagunetik gora hil edota desagertu ziren, errefuxatuen mugimendu bat izan zen, jende askok alde egin behar izan baitzuen. Kalte materialen inguruan, galtzaileen ekonomia oso gaizki geratu zen. Eta azkenik, hiriak ere erabat honaturik, hau da, suntsiturik geratu ziren.

Gerra honek, ondorio politikoak ere eragin zituen, hala nola, kontinentea desnazifikatzea zen lehenengo gauza (nazismoa deuseztatzea), eta nazien kontrako epaiketa ere egin zen, hainbatek ihes egin zuen arren, Nuremberg-o epaiketa deiturikoa. Bestalde, planak ere egin ziren; Nazio Batuen erakundea sortu zen, eta hiru ideia nagusitan oinarritu zen; munduko bakeari eustea, giza eskubideak defendatzea eta munduko herri guztiei eskubide berdintasuna onartzea.

Dejar un comentario »

powerpoint holokaustoa

Dejar un comentario »

Lehen Mundu Gerra

Dejar un comentario »

versaillesko ituna

SAILKAPENA:

Testu mota: Juridikoa.

Egilea: Irabazleak, hau da, aliatuak; Frantzia, Ingalaterra, Errusia eta Italia. Alemania itun hau sinatzera behartu zuten, bera izan baitzen gerraren eragilea.

Kokapena: 1919ko ekainaren 28.

Helburua: Alemaniarekin bake ituna sinatzea, Alemania ahul bat lortzeko.

AZTERKETA:

1. Debekatua du, Rhin ibaiaren bi aldeetan gotorlekuak erakitzea.

2. 42.artikuluan zehaztutako lekuan, debekatua du indar armatuak ezartzea.

3. Alemaniak Frantziari Sarreko ikatz meategien jabetza osoa emango die.

4. Frantzia eta Ingalaterrak hartzen ditu itsasoz gaineko kolonien eskubide eta titulu guztiak.

5. Armadak bi betebehar izango ditu:

    5.1. bakea ziurtatzea bere lurraldean.

    5.2. Mugak zaintzea.

6. Gobernu aliatu eta elkartuek agintzen dute.

7. Gizarte zibilari eta jabetzei egindako kalteak konpondu behar ditu.

IRUZKINA:

Lehen Mundu Gerra 1914. urtean hasi zen, Esku Beltz talde sobietar batek Frantziako artxidukea hil zuenean. Hasiera batean, gerra laburra izango zela uste zen, baina lau urte iraun zituen. Bi blokeen arteko borroka izan zen, alde batetik, Aliantza Hirukoitza zegoen; Alemaniak, Austro-Hungariak eta Italiak osatzen zutena, eta beste alde batetik, Entente Hirukoitza zegoen; Ingalaterrak, Frantziak eta Errusiak osatzen zutena. Gatazka, bi bloke hauen artean gertatu zen, eta hiru etapetan banatu zen; mugimendu gerra, lubakietako gerra eta 1917. urtea.

Gerra bukatu zenean, gerraren azterketa bat egin zen eta baita Europako mapa berria ere, hainbat herrialdek lurrak galdu baitzituzten… Versaillesko ituna ere sinatu zen, oso itun garrantzitsua, bertan, Alemaniari oso zigor gogorrak ezarri baitzizkioten. Versaillesko ituna, irabazleek eta galtzaileek sinatu zuten itun bat izan zen, 1919ko ekainaren 28an Parisen. Bertan, Alemaniari oszigor gogorrak ezarri zizkioten, hala nola, testuan dioenaren arabera, Rhin ibaiaren inguruan gotorlekuak erikitzea edota indar armatuak ezartzea debekatua zuen, Frantziari Sarreko ikatz meategiaren jabetza osoa ematea, itsasoz gaindiko kolonien eskubideak Frantziri eta Ingalaterrari ematea, bere herrialdean bakea ziurtatzea edota mugak ezartzea, klte ordain guztiak ordaintzea… azken finean, beraien helburua, Alemania ahultzea baitzen.

Dena dela, Alemaniak mendeku gose ikaragarria zuen ezarri zizkioten zigor guztien ondorioz, eta puntu garrantzitsu bat izan zen Bigarren Mundu Gerra bat hasteko.

Comentarios (1) »

Lanaren antolamendua

SAILKAPENA:

Gaia: Juridikoa.

Egilea: Adam Smith.

Data: 1776.

IRUZKINA

Erregimen Zaharraren garaian nekazaritza zen nagusi. Jende gehiena landa eremuetan bizi zen, lehen sektorea baitzen garrantzitsuena. Garai hartan, industria ez zen oso garrantzitsua, nekazaritza zein artisautzan aritzen zirelako. Gizartea estamentutan banatuta zegoen, hau da, pribilegiodunak eta pribilegiogabeak zeuden. Lehenengoan, kleroa eta noblezi sartzen ziren, eta bigarrenean, herri xehea edo hirugarren estatua. Hirietan jende gutxi bizi zen, industria garatu gabe zegoelako, eta lehen esan dudan lez, nekazaritza zelako garrantzitsua. Biztanleriaren inguruan, hazkunde demografikoa txikia zen; jaiotza tasak altuak izan arren, heriotza tasa katastrofikoak baitzeuden.

Industria sartzen hasi zenean, jendeak hirietara egin zuen ihes, eta horren ondorioz, hirik ordenarik gabe hasi ziren, nahiz eta geroago zabalguneak egin zituzten, hau da, auzoak. Gizartea estamentutan banatuta egon beharrean, klasa gizartea izatera pasatu zen, ilustrazioaren eta liberalismoaren ondorioz. Hirietara jende asko joaten hasi zen, eta horren ondorioz, industria garatuz joan zen, eta baita hasiz ere. Biztanleriaren inguruan, hazkunde demografikoa handitu egin zen, jaiotza tasak berdin jarraitu arren, heriotza tasa jaitsi egin baitzen, aurrerapen asko eta handiak eman zituztelako; txertoak aurkitu zituzten, higienea hobetu zen… Gainera, testuaren arabera ere, ekoizpen sistema berriak sortu ziren, hala nola, lanaren antolamendua.

XIX. mendearen amaieran lanaren antolamendua “ekoizpenaren ingenieritzaren” menpe egon zen. Horretarako, behar-beharrezkoak ziren, makina-tresna zehatzak, lanaren banaketa zorrotza eta doitasunezko tresnak. Behar horiek guztiek enpresaren taylorizazioa ekarri zuten, eta hauexek izan ziren oinarriak; fabrikazio prozesuei prozedura mekanikoak aplikatzea, langileen bakartzea eta lanari egokitutako soldata. Muntaketa-kateek taylorismoaren garapena sustatu zuten.

Testua Adam Smith-ek idatzia da, 1776. urtea. Honen arabera, langile bakoitzak gauza bat egin behar du, hau da, ondo antolatu behar dira; eta horiek egin ahal izateko, lehendabizi, langile bakoitzaren trebetasuna eduki behar da kontuan, gero denbora aurreztea eta azkenik, makineria.

Dejar un comentario »

ERREGIMEN ZAHARRA

SAILKAPENA:

Gaia: Narratiboa.

Egilea: Montesquiu; ilustratua da eta Legeen inspiritua idatzi zuen.

Helburua: Iritzia eman eta kritikatzea.

AZTERKETA:

Hiru botere daude; legegilea, legeak egin; betearazlea, legeak aplikatu eta judiziala, krimenak zigortu. Botereak pertsona batek biltzen baditu ez dago askatasunik.

IRUZKINA:

Erregimen Zaharra izena iraultzaile frantsesek asmatu zuten, Frantziako iraultzaren eta Industria iraultzaren gizartea definitzeko. Garai hartan monarkia absolutua zegoen, eta hau gobernu motarik ohikoena zen, beraien boterea jainkotiarra zela esaten baitzuten, beraz, honen ondorioz, monarkaren botereari ezin zitzaion kontra egin.

XVIII. mendean zenbait aldaketa gertatu ziren, aldaketa horiek ilustrazioak eragin zituen. Ilustrazioa Erregimen Zaharreko mugimendu intelektuala izan zen, eta elkarren artean zeharo desberdinak ziren pertsonaia eta korronte politikoak hartu zituen barne. Ilustratu guztiak sinestuta zeuden arrazoiaren bidez baino ezin zela mundua ulertu, eta hiru izan ziren egile ilustratu garrantzitsuenak: Rousseau, honek, demokraziaren teoria landu zuen, eta adierazi zuen subiranotasun politikoaren iturri bakarra herria zela, borondate orokorraren bidez adierazia. Bigarrena, Voltaire izan zen, honek, bi oinarri ikusten zituen: sistema politikoaren bidez herriak gobernatzea eta bestetik zerga sistema arrazionala sortzea. Hirugarrena eta azkena Montesquiu izan zen, eta honek testuan jarri duen bezala,botere banaketaren printzipioa landu zuen. Hiru ataletan banatu zituen: botere legegilea, legeak egiten dituena, boter betearazlea, legeak betearazten dituena, eta azkenik, botere judiziala, juztizia administratzen duen.

Erregimen Zaharra desagertu zenean, eredu berri bet azaldu zen. Eredu berri hartan, alde batetik fisiokrazia zegoen. Eskola honek oinarria errege pribilegio eta monopolioetan zuen politika merkantilista kritikatu zuen, eta honen ustez, ondasun ororen iturburua lurra zen. Eta beste alde batetik Adam Smith zegoen, honek ekonomia kapitalistaren printzipio doktrinalak ezarri zituen. Pentsalari honen iritziz, jarduera ekonomikoak aske egon behar du gobernuak ezarritako araudietatik, pribilegioetatik eta monopolioetatik.

Comentarios (3) »

Vietnamgo gerra

IDENTIFIKAZIOA:

Argazkiko pertsonaien identifikazioa:Ume batzuk azaltzen dira, ihesi.

Data: 1962-1975.

Lekua: Vietnam.

AZTERKETA ETA IRUZKINA:

Azterketa:

Zenbat planotan: bi planotan zati dezakegu; lehendabizikoan, umeak ihesi eta bigarren plano batean, soldaduak ikus ditzakegu.

Pertsonaiak: Zenbait eta soldadu batzuk azaltzen dira.

Ikur nagusiak: Ez da ikurrik azaltzen.

Iruzkina:

Gerra Hotzak 1945 eta 1989 bitarteko urteetan iraun zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, bi superpotentziek, hau da, Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna etengabeko tentsio dinamikan sartu ziren. Handik gutxira tentsio hori mundu osora zabaldu zen; Gerra Hotza deitu zitzaion.

Gerra Hotzak zenbait fase izan zituen: Lehenbizikoa, tentsio gorenekoa izan zen, eta 1947 eta 1953 urteen bitartean gertatu zen. Bigarren etapa, 1962 eta 1975 urteen bitartean gertatu zen, eta denbora honetan hiru gertakari nagusi izan ziren: estatubatuarren monopolio nuklearraren amaiera, Stalinen heriotza eta Eisenhower Estatu Batuetako presidente izendatzea. Bakezko bizikidetasunaren garaia deitu zitzaion. Dena dela, zenbat gertakari ere gertatu ziren; hala nola, Vietnamgo gerra edo Kubako misilen krisia.

Vietnamgo gerra izan zen gerra hotzeko gatazkarik odoltsuena eta iraunkorrena. Zenbait arrazoi izan ziren gerra hau hasteak; Estatu Batuek ez zuten Vietnamen erregimen komunistarik onartu nahi. Hori dela eta, esku hartze estrategiari ekin zioten, Frantziaren funtzioa lortzeko.

Gobernu berriak uko egin zion Genevako ituna betetzeari, besteak beste estatuaren batasuna bermatuko zuten hauteskundeak egiteari. Beraz, 1955ean Hegoaldeko Vietnamgo Errepublika sortu zen. Geroago, hau da, 1960.urtean Hegoaldeko Askapen Nazionalerako Frontea (Vietcong) sortu zen.

Hau guztia horrela izanik, argazki honetan, Vietnamgo gerran jasotako beldurrak eta arriskuak azaltzen dira. Kasu honetan, ume batzuk korrika eta ihesi azaltzen dira Vietnamgo konbatetik. Atzeko aldean ikus dezakegu, zenbait soldadu badirela, eta ume horiek zenbait biluzik ere badirela. Ondorio bezala, Vietnamgo gerran jasandako eragin eta kalte larriak ikus ditzakegu argazki honetan. 

Dejar un comentario »

kubako misilen krisia

IDENTIFIKAZIOA:

Maparen izenburua: kubako misilen krisia.

Azaltzen diren elementuak: kuba, Estatu Batuak, Kanada eta Mexiko.

Mapa honetan, Kuban dauden misilak azaltzen dira, Estatu Batuetara zuzenduz.

IRUZKINA:

Koreako eta Berlingo gatazken ondoren, bi superpotentzien arteko krisiak jarraitu egin zuen. Bakesko bizikidetasuna deituriko fasean zegoen gerra, negoziazioak burutu zitezkeela uste baitzen. Baina tartean, Koreako misilen gerra eta Vietnamgo gerra eman ziren.

Kubako misilen krisiak askoz tentsio handiagoa eragin zuen. 1961eko apirilean, Cochinos Badian lehorreratu ziren Fidel Castro agintetik kentzeko asmoz. 1962an, Sobietarrak Estatu Batuen erdira seinalatzen zuten misilak ipintzen hasi ziren Kuban. Estatu Batuetako Segurtasun Kontseilu Nazionalak hiru aukera aztertu zituen: bonbardatzea, lehorreratzea, edo uhartea blokeatzea. Azkenik, Kennedy presidenteak hirugarren aukera hautatu zuen. Bi superpotentzien arteko harremanak tentsiorik gorenera iritsi ziren, eta holokausto nuklearraren beldurra mundu osora hedatu zen. Azkenean, Krustxevek atzera egin eta Kubara arma nuklearrez beteta zihoazen gerraontziei itzultzeko agindua eman zien.

1963an Washingtonem eta Moskuren arteko telefono gorri ezaguna ezarri zuten, hau da, bi superpotentzietako buruzagien arteko komunikazio sistema zuzena, krisi egoerei irtenbide negoziatuak aurkitzeko. 

Dejar un comentario »

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.